Kale Lagunak - Hockey taldea
Hasiera   Taldea    
Albisteak   Harrobia   Foro
Egutegia   Galeria   Loturak
Danborrada   Bazkideak   Kontaktua
Donostiako Kaleren Lagunak HOCKEY TALDEA
Kale Lagunak - Hockey taldea

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
Noticias

Gure taldearen azken albisteak. Informatuta manten zaitez!

Orria 16 / 23

BIDE ONEAN

18/03/2013
BIDE ONEAN

Kale Lagunak hockey taldeak lidertzan jarraitzen du Real Grupo de Cultura Covadongari 3-1 irabazi ostean, partiduak hasiera lasaia eduki zuen eta Donostiako taldeak kontrolpean eduki zuen partida momentuoro, atsedenaldira bi eta hutseko emaitzarekin iritsiz  Aitor Cubero eta Xabier Gonzalezen golei esker. Aipatu beharra dago talde donostiarrak eduki zituen aukera kopuru polita, baina aurrelari donostiarrek ezin izan zuten errenta handitu.

Albistea irakurri >>

 
 

TRINTXERPE 2-3 KALE LAGUNAK

14/03/2013
TRINTXERPE 2-3 KALE LAGUNAK

Kale Lagunak geroz eta liderrago da Trintxerperi 3-2 irabazi ostean, partidu kaxkarra burutu zuten Mikel Tolaretxipiren mutilek eta nahiz eta partiduan ez gozatu, penalty cornerrari esker garaipena eraman ahal izan zuten. Hala ere, akatsak zuzentzeko epea luzea da eta hortan jardun beharko dira gure mutilak helburua lortu nahi badute, hau da, igoera.

Albistea irakurri >>

 
 

Bigarren itzulia iritsi da

1/03/2013
Bigarren itzulia iritsi da

Bihar, larunbata arratsaldeko 16:30tan Bera Berako zelaian Kale Lagunak taldeak hasiera emango dio txapelketaren bigarren itzuliari. Hasiera garrantzitsua gainera zeren nahiz eta aurreko  jardunaldiaren emaitzen ostean lidertza sendotu, aurkari bezala pasaiko trintxerpe izango du, lehenengo itzulian gure taldeari puntu bat lapurtu zion bakarra.

Albistea irakurri >>

 
 

Amaitu da areto hockeya!

29/01/2013
Amaitu da areto hockeya!

Asteburu honetako 3 partidekin amaitutzat eman dezakegu aurtengo areto hockey denboraldia, gainera balorazioa oso positiboarekin gure iritziz, bai euskadiko txapelketan eta baita espainiako sektorean bigarren izan gara ohorezko mailako bi talderen atzetik. Sektoreari dagokionean aipagarria Aitor Cuberok burututako txapelketa borobila, gol kopuru handia sartzeaz gain joku aldetik ere txapelketa bikaina burutu du kapitainak, aipagarria ere Xabier Gonzalez, Xabier Mendizabal eta Jon Ostolaza jubenilek egindako lana sektorean zehar. Beraz, arestian esan bezala emaitza hauekin amaitutzat ematen dugu areto hockey txapelketa eta orain burubelarri jarriko gara belar hockeyarekin lidertza txapelketa amamierarte mantentzeko, martxoaren 3an konpetizioa bueltan baita.

Albistea irakurri >>

 
 

Erronka berri bat

25/01/2013
Erronka berri bat

Danbor hotsen oihartzuna oraindik buruan darabilkigula, txapelketa berri bat jokatzeko prest dugu areto hockeyko taldea. Oraingoa, Santanderren izango da eta lehen sailkatuak espainiako txapelketako azken faserako txartela lortuko du, ez da erronka erraza izango bertan arerioak santanderreko R.S. Tenis, ourenseko Albor eta xixongo Grupo covadonga izango direlarik.

Albistea irakurri >>

 
 

Areto hockeya

9/01/2013
Areto hockeya

Neguko geldialdiarekin batera bueltan dugu txapelketa berri bat, areto hockeykoa hain zuzen ere, asteburu honetan anoetako Paco Yoldi polikiroldegian jokatuko dugu 14.30 eta 16.30tan arerioak Atlético San Sebastián eta Laudioko ganbegi izango direlarik.

Albistea irakurri >>

 
 
anterior   1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 | 16 | 17 18 19 20 21 22 23   siguiente
 
 
Babesleak Bideo Kale
Errazu Obras
 
Kale Lagunak en Vimeo   Kale Lagunak en FlickR   Kale Lagunak en YouTube   Kale Lagunak en Twitter   Kale Lagunak en Facebook
Kale Lagunak - Hockey Taldea ©2018 | Plaza de la Constitución, 4 - 4º | 20003 Donostia (Gipuzkoa) | Tel. 661 304 076 - 670 656 466 | info@kalelagunak.eu
   
Diseinua eta garapena by 375estudio